XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Koche.- Ai! Ou! Hi! Ooampiuml;! Hau emazteki gaichtoa!.
Mariun.- Joitearen bortchaz, beharbada atchemanen duk.
II- BERAK eta SANTSINSantsin.- Hau harramantza! Ala fe, Garruzeko ferian etchu holako arrabotsik!.
- Karrikatik ezagun tchu hemengo oihugarraziak!.
Mariun.- Ah! hor zirea, Santsin!.
Santsin.- Ba, ba, hemen nuchu, eder eta fresko, saltsa bezain aphaindua, ikusten duchun bezala!.
- Dena partha eta ichtila duchu chure landa.
- Nihaur ere lohi puchka bat bilhakatia nuchu.
- Ilhea lohi, bizarra lohi, eta galtzan buztin-gorri!.
Mariun.- Gaicho Santsin, ez da deusik hori!.
Santsin.- Ez dela deusik! Aise ari chira, chu! Landan bachine!....
Mariun.- Bazinaki zer pasatu den sukalde huntan!.
Santsin.- (
- Egia erran, desbitcha ederra duchu barne huntan!.
- Oro airean! Hautsak eta ondarkinak zangoen azpian!.
Mariun.- Ah! bazinaki, Santsin gaichoa!.
Santsin.- (
Zer gerthatu zauchu ba!.
Chichili eta Koche.- (
- Etchekandereak galdu du....
Mariun.- Zauzte ichilik, zuek, imbichilak!.
- Eta horiek oro zeren gatik? eltzearen gatik, beltzebuten gatik eta zure galtzen gatik, heien sarestatzen ari bainintzen, gisagaizoa!.
Santsin.- Ez tichut porrorik komprenitzen.
Mariun.- Gaichoa! Hobe duzu ez komprenitzea!.
Chechili.- Zu bakean zinen Belegorriko landan.
- Bazinaki zer bizia ereman dugun hemen?.
Santsin.- Errazie ba, azkenian, nik ere jakin dezadan!
Mariun.- Ai, ei, ama!.